domingo, 19 de diciembre de 2010

KLONAZIOA


     Munduko lehenengo klonazioa animali batean 1996. urtean izan zen.Eskozian, Dolly ardia klonatu zuten. Ardi hau zientziarako abantaila asko ekarri zituen baina dena ez zen ona izan. Bakarrik 6 urterekin Dolly gaixotasun batengatik hil zuten nahiz eta mota honetako ardiak urte gehiago bizitzen duten. Saiakuntza hau egin ondoren klonazioa beste mota bateko animalietan eta pertsonetan egitearen aukera ekarri zuen.

     Mementu honetan bi klonazio mota ikertzen dira mundu guztian zehar: terapeutikoa eta ugalgarria. Klonazio hauek jasaten dituzten animalien %15a gaixotasun kaltegarriak izaten dute eta %30a adin goiz batekin hiltzen dira. Klonazio ugalgarria debekatuta dago hainbat herritan, pertsonetan erabiltzearen beldurragatik. Teknika ugalgarria beste izaki baten kopia pareko bat egitean datza. Klonazio terapeutikok ez du beste organismo berdin bat egiten baizik eta medikuntzarako erabiliko diren zelula amak ekoizten ditu. Mota honetako ikerketak gauzatzea  oso baliogarriak dira organo berriak egiteko eta organo hondatuak beste organo osasuntsuen ordez jartzeko. Baina abantaila honetan aurka alde negatibo bat dago: ugalgarria ez bezala, klonazio terapeutikoak balio ez dituzten zelulak desegiten ditu eta ugalgarria espezien eboluzio naturala galarazten du.

     Mediku askok bi klonazio mota hauen alde daude, zientziaren garapena errazten dutela eta gure iraganeko onurarentzat izango dela uste dute. Hainbat aditu bere iritzia eman dute klonazioak naturaren kontra jotzen duela eta gure espeziea kaltetzen duela esanez. Badaude hainbat pertsona eta erakunde klonazioak ikertu ondoren, arrazoi etikoak eman dituztela teknika hauen aurka jotzeko. Ni klonazio hauen aurrerapenaren alde nago baina modu etiko batean egiten eta gure gizartea arriskuan ez jartzen. Zientziak gauza asko egin dezake guretzat baina onak eta txarrak izan daitezkeela kontutan hartu behar dugu.